GIELMAR ELKARTEA DONOSTIAKO 60. ZINEMALDIAN
GIELMAR elkartean daukagun gizartean integratzeko
ideiarekin jarraituz, eta Donostiako 60. zinemaldia aprobetxatuz, bi pelikula
ikustera joan ginen elkarrekin. Oso giro ona izan genuen eta oso ondo pasatu
genuen.
Ikusi genituen pelikulak honako hauek ziren: Icerberg, irailak 23 igandea, eta Katmandu, un espejo en el cielo, irailak
24 astelehena.
Iceberg pelikula nerabezaroari
buruzko reflexio sakona da eta kontatzen digu nolakoak ziren hirurogeita
hamargarren hamarkadako merabeak eta zer gauzak egiten zituzten.
Bestalde, Katmandu
pelikulak Katmanduko gizartean bizi diren egoera latzak ikustarazten dizkigu,
irakasle batek Katmandura egiten duen bidai bati esker,
Irudi
honetan ikus dezakegu irakaslea bere eskola ondoan, eskola hau pobrez beteta.
Hori zen arazo larriena, lurralde horretan pobreek eskubiderik ez zeukatelako,
ezta hezkuntza bat edukitzeko eskubidea ere.
Horregatik, irudi honetan eskolako bi irakasleak ikusten ditugu hitz egiten, horietako batek
Katmandudarra izanik debekatua zuelako besteari eskola horrekin laguntzea.
Bi pelikula hauek onak
ziren eta oso ondo izan ginen denok. Beraz, hemendik aurrera antolatuko
ditugun beste ekintzetan ere parte hartzera animatzen dizuegu. Laster
abisatuko zaituztegu. Animo!! eta hurrengorarte.