martes, 23 de octubre de 2012

DONOSTIA ZINEMALDIA


GIELMAR ELKARTEA DONOSTIAKO 60. ZINEMALDIAN

GIELMAR elkartean daukagun gizartean integratzeko ideiarekin jarraituz, eta Donostiako 60. zinemaldia aprobetxatuz, bi pelikula ikustera joan ginen elkarrekin. Oso giro ona izan genuen eta oso ondo pasatu genuen.

Ikusi genituen pelikulak honako hauek ziren: Icerberg, irailak 23 igandea, eta Katmandu, un espejo en el cielo, irailak 24 astelehena.

Iceberg pelikula nerabezaroari buruzko reflexio sakona da eta kontatzen digu nolakoak ziren hirurogeita hamargarren hamarkadako merabeak eta zer gauzak egiten zituzten.



Bestalde, Katmandu pelikulak Katmanduko gizartean bizi diren egoera latzak ikustarazten dizkigu, irakasle batek Katmandura egiten duen bidai bati esker,

Irudi honetan ikus dezakegu irakaslea bere eskola ondoan, eskola hau pobrez beteta. Hori zen arazo larriena, lurralde horretan pobreek eskubiderik ez zeukatelako, ezta hezkuntza bat edukitzeko eskubidea ere.

Horregatik, irudi honetan eskolako bi irakasleak ikusten ditugu hitz egiten, horietako batek Katmandudarra izanik debekatua zuelako besteari eskola horrekin laguntzea.
  
Bi pelikula hauek onak ziren eta oso ondo izan ginen denok. Beraz, hemendik aurrera antolatuko ditugun beste ekintzetan ere parte hartzera animatzen dizuegu. Laster abisatuko zaituztegu. Animo!! eta hurrengorarte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario