domingo, 4 de noviembre de 2012

Sagarrari kosk

Kaixo Lagunok,
                         Hemen uzten dizuegu oso interesgarria iruditu zaigun tailer bat, apple sistemek elbarrientzako dauzkaten egokitzapenei buruzkoa.

APPLE PRODUKTU ETA SISTEMEI BELDURRA GALTZEN

Data: 2012ko abenduaren 1ean, larunbata
Lekua: Txara I eraikineko erabilera anitzeko gelan, Zarategi pasealekua, 100. 20015 Donostia, Gipuzkoa.
Ordua: goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara.
Antolatzaileak: Gipuzkoako ikusmen urria dutenen elkartea AGI, TENYUS SocialWare, eta Tecnología Social fundazioa F_T_S.
Laguntzaileak: Sicos apple Premium resellers.
Hizlariak: Enrique Varela, Ania Miner eta Zuriñe de Anzola.


Tailer honen bidez apple produktuen irisgarritasuna modu errez batean erakutsi nahi dugu. Enrique Varela jaunak urteetako esperientzia dauka irakasleei, baita ikusmen urritasun bat duten pertsonei ere, sistemen eta bestelako tresnen erabilpena irakasten. Tailerraren helburua %100ean bete nahi dugu, edozein pertsonak sistema berri bat erabiltzen ikastea hain zuzen ere, sistema honek pertsonengan pentsatzen duelako, ikusmen urritasunenbat duten pertsonak barne.

Nori dago zuzenduta?

Tailerra, Apple produktuek beraien eguneroko bizitzan, lanean edota integrazioan zer berrikuntza eskaintzen dizkien jakin nahi duten itsuei, edo ikusmen urritasunen bat duten pertsonei zuzendua dago. Baita ere, kolektibo honen aldeko gizarteratzean, enpleguarekin zein hezkuntzarekin lotutako eremuetan lan egiten duten profesional guztiak ongietorriak izango dira. Azkenik, informatiko edo programa garatzaileei, ikusmen urritasuna dutenentzako Apple produktuen irisgarritasun funtzioen ezaugarriak ikusi nahi dituztenei zuzendua dago.

Egitaraua

10.00 - 11.30: Enrique Varelaren hitzaldia
11.30 - 12.00:
Tartea
12.00 - 13.30:
Hitzaldiaren jarraipena
14.00 - 16.00:
Bazkaria
16.00 - 18.00:
Tailer praktikoa Enrique Varela, Ania Miner eta Zuriñe de Anzolaren eskutik,  Apple produktuei buruz, baita TENYUS  SocialWare  enpresak dituen beste zenbait produktuak erakusteko ere; adibidez PLEXTALK Pocket #PTP1, Enhanced Vision markako mini telebista lupak, Ultra Cane, ultrasoinuak erabiltzen dituen bastoia, ROOMBA bakarrik garbitzen duen aspiragailua.


Izen ematea

Jardunaldia dohainik bada ere izena eman behar da azaroaren 22a, osteguna, baino lehen morderlamanzana@gmail.com helbide elektronikora idatziz edota hurrengo telefono zenbakietakoren batera deituz: 669414180 / 629147854.
Informazio zabalagoa web orri honetan

No hay comentarios:

Publicar un comentario